Areson eginen diren udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 15:00
Egunero 11:00etatik 13:00etara frontoian, plazan edo eskolako patioan bilduko dira.

Ekainaren 28a, datorren ostirala, arte izena eman daiteke

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatuta, udaleku irekiak izanen dituzte udan Areson. Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra bitarte frontoian, plazan edo eskolako patioan bilduko dira gaztetxoak egunero eta, eguraldia lagun dutenean, natura-irteerak eta txangoak ere eginen dituzte, 11:00etatik 13:00etara.

Izen-ematea zabalik da udaletxean edo eskolako zerrendan ekainaren 28a, datorren ostirala, arte. Bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu baina bigarren edo hirugarren semeen kasuan beherapenak izanen dira; horiek 45na euro ordaindu beharko dituztelarik. Informazio gehiago nahi dutenek 948 60 45 45 edo 649 20 53 10 telefonora deitu edo kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun