'Herri baratzeak, herri ondarea' ibilaldia eginen dute ekainaren 21ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 18a, 08:41

Jakoba Errekondo gonbidatu dute ostiraleko ateraldira.

Jakoba Errekondo gonbidatu dute

Ekainaren 21ean, ostiralean, 18:00etan, Karrapetik abiatuta herri baratzeetara bisita antolatu dute Leitzako Udalak, LeitzEkok eta Bertatik Bertarak, 'Herri baratzeak, herri ondarea' goiburupean. Jakoba Errekondo gonbidatu dute eta garaian garaiko produktuen sustapenaz eta praktika onez hitz egiteko tartea egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun