Itxaso Onsalok eta Leire Astiazaranek Euskadiko Trontza Txapelketa irabazi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 17a, 07:00
Onsalo eta Astiazaran txapeldun Elgoibarren.

Joan den larunbatean Elgoibarren jokatutako Emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketan Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran nagusitu ziren. Parte hartu zuten hiru bikoteek 45 ontzako enborrari 10 epai ebaki behar izan zizkioten eta Onsalo aresoarra eta Astiazaran villabonarra izan ziren lan horiek egiten azkarrenak. Lau minutu eta 42 segundo behar izan zituzten. 

Ondotik sailkatu ziren Ainhoa eta Maria Iraizoz ahizpak, hamairu segundo beranduago. Ainhizee Perez eta Iraitz Idoeta bizkaitarra sailkatu ziren hirugarren (06:49).

Trontza txapelketa hasi aitzinetik Idoia Etxeberria eta Karmele Gisasola harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini zuten. Antolatzaileek Idoia Etxeberriari omenaldi ttiki bat egin zioten. Hamabi urteko ibilaldi oparioari agur esan eta erretiroa hartzea erabaki baitu Orioko harri-jasotzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun