Emakumezkoen Euskadiko trontza txapelketa jokatuko dute ekainaren 15ean Elgoibarren

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 08:30
Itxaso Onsalo eta Astiazaran lanean joan den larunbatean Azpeitian. Orain, Euskadiko txapela janzteko aukera izanen dute Elgoibarren.

Leire Astiazaranekin ariko den Itxaso Onsalo aresoarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Emakumezkoen Euskadiko trontza txapelketa jokatuko dute ekainaren 15ean, larunbatean 13:00etan Elgoibarko udaletxeko plazan. Joan den asteburuan Azpeitian, Urrezko Aizkorako trontza saioa irabazi duten Itxaso Onsalo aresoarra eta Leire Astiazaran izanen da hiru bikoteetako bat.

Beraiekin batera, Ultzamako Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz, eta Bizkaiko Ainixe Perez eta Iraitz Idoieta izanen dira lehian. Etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamar epai egin beharko dituzte.

Txapelketa baino lehen, 12:30ean, emakume harri-jasotzaileen erakustaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun