Zakurrei txertoa jartzeko albaiteroa Goizuetan izanen da ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 10a, 08:00

Goizuetako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, ekainaren 11n, asteartean, zakurrei amorruaren kontrako txertoa jartzeko, albaiteroa herrian izanen da, 18:15etik aurrera landan. Txertoa jarri ahal izateko titularraren nortasun agiriaren zenbakia eta txakurraren kartilla eraman beharko dira. Txertoa bakarrik 25 euro ordaindu beharko dira; txertoa eta identifikazioa, berriz, 45 euro (identifikazioa eta txertoa lau hilabetetik aurrera egin behar da). Jabez aldatzeak hamar euro balioko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun