M8an Leitzako aldarrikapenetan parte hartzeagatik isuna jaso duten bi emakumeei babesa adierazi nahi die Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 7a, 06:38
Martxoaren 8an Leitzako kaleak aldarrikapenez josi zituzten.

Larunbatean, ekainaren 8an, plazan bilduko dira

Aurreko astean Leitzan martxoaren 8an parte hartu zuten bi emakumeri 600na euroko isuna iritsi zitzaien. Udalak, bere aldetik, egoera horren aurrean kaltetuak izan direnak eta «Emakume Asanbladan buru-belarri ibili direnei» babesa adierazi nahi die publikoki.

Horretarako, Emakume Asanblada antolatzen ari den ekimenetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Heldu den larunbatean, ekainaren 8an, plazan ibiliko dira arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun