Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Irribanda ikuskizuna ekainaren 9an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 6a, 08:30

Datorren igandean, ekainaren 9an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Irribanda ikuskizuna eskainiko dute Leitzan. Jeiki abesbatza, Lesakako musika banda, Lesakako dantzariak eta Leitzako gazte abesbatza iaznen dituzte lagun. 18:00etan zehaztu dute hitzordua, kiroldegian.

Bertaratu nahi dutenek sarrerak Astizen, Maimurren (Leitzan), Telletxean (Lesaka) edo Internetez (https://tickets.kutcabank.es) eskura ditzakete, 10 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun