Gaztetxeei elkartasuna adierazteko eguna ekainaren 8an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 6a, 10:30

Atekabeltzen bilduko dira.

Datorren larunbatean, hilaren 8an, gaztetxeei elkartasuna adierazteko eguna izanen dute Leitzan. 11:00etan mahai-inguruan bilduko dira, zenbait gune autogestionatutako jendearekin. Besteak beste, Donostiako Kijera, Iruñerriko gaztetxeak, Gernikako Eztena eta Lizarrako Sugarra bertaratuko dira. 

14:00etan bazkaria eginen dute. Bakoitzak etxetik berea eraman beharko du. 19:00 aldera, nahi duenak sagardo dastaketan parte hartzeko aukera izanen du. Eguna borobiltzeko kontzertuak izanen dituzte Jaramonik ez eta Sustrai berriak taldeen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun