Artikutzarako sarbidea egokitu du Udalak
Goizuetako Udalak Artikutzarako sarbidea egokitu du, eremua baliabide turistiko bezala baliatzeko. Zabortegia zegoen tokitik hasita, 900 metro inguru asfaltatu dituzte eta Leitza-Goizueta-Hernaniko NA-4150 errepidean bidea adierazteko seinaleak jarri dituzte.
Lanek guztira 104.333,33 euroko gastua izan dute baina Gobernuari eta Landa Garapenerako Programa Europarrari esker, Nafarroako Landa Garapenerako programatik 50.000 euro jaso dituzte. Horrela bada, Udalak 54.333,33 euro baliatu ditu.