Plaza bete jende Leitzako 41. eskulangintza azokan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 3a, 13:00

Eguraldia lagun, jendetza bildu zen igandean Leitzako plazan egin zen eskulangileen azokan. 41. edizioa zen aurtengoa eta berrogeita bi eskulangilek plazaratu zituzten beren produktuak: gozoak, bitxiak, oinetakoak, apaingarriak, Okille tailerrekoek egindako eskulanak, Villabonatarrek egindako taloak... goiz eta arratsaldez, poltsikoa astintzeko hamaika aukera izan zituzten azokara bertaratu zirenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun