Ekimenean parte hartu zutenek adierazi zutenez, «ibilgailu bakar batekin ere ez zuen topo egin martxak, eta beraz, salatu dutena gezurra da». Horrekin «isilik egotea» nahi dutela eta «mugimendu feministaren aurkako jarrera» islatzen dutela gaineratu dute. Atzo, ekainaren 2an, «errepresentatzen, erreproduzitzen eta babesten duten eredu zapaltzaile eta matxistaren aurrean» biltzekoak ziren.