Maiatzaren 30ean, osteguna, Aralar: Mundua leku den lurra dokumentala izanen da ikusgai Aurrera Elkartean 19:30etik aurrera. Maiatzaren 31n, ostirala, VIII. film labur txapelketako lanak izanen dituzte ikusgai Atekabeltzen 23:00etatik aurrera.
Ekainaren 1ean, 11:00etan ipuin-kontaketa eta tailerra dituzte eskolan eta 13:00etan Sorgina Pirulinak youtuber izan nahi du eskainiko dute. 18:30ean, Atekabeltzen Haur Hezkuntzako tailerrak eginen dituzte.
41. Eskulangintza Azoka
Hauteskundeak tarteko, aurten astebete atzeratu dute Eskulangintza Azoka. 41.edizioa beteko du eta 42 artisauk parte hartuko dute. Goiz eta arratsaldez, eskaintza zabala izanen da herriko plazan.
Ekainaren 6an, Agosti Xaho Leitzan emanaldia izanen dute 19:00etan liburutegian.
Ekainaren 8an sagardoa erruz
Ekaineko bigarren larunbatean, 11. Sagardo Eguna ospatuko dute. Nafarroa eta Gipuzkoako 20 sagardogilek ekarriko dituzte beren sagardoak eta herritarrek eta ostatuek auzolanean prestatutako pintxoak dastatzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek. Aipagarria da, iaz, 925 botila inguru edan zituztela.