Txakolin-dastaketa ekainaren 2an eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 28a, 13:00
Goizuetatik txakolindegira egindako irteera bat. Aurten herrian bertan dastatzeko aukera izanen dute.

Txakolinzaleak Umore Ona elkartean bilduko dira eguerdian eta maiatzaren 30era arte apunta daiteke

Umore Onak antolatuta, goizuetarrek urte batzuz txakolindegitara irteerak egin dituzte. Azken urteetan parte-hartzeak beherakada izan zuenez, joan den urtean elkarteko batzordeak txakolin-dastaketa herrian bertan egitea erabaki zuen. Heldu den larunbatean, ekainaren 2an, dastaketaren bigarren edizioa izanen dute. 

Txakolinzaleak Umore Ona elkartean bilduko dira, 12:00etan. Guztira sei txakolin dastatuko dituzte eta horien lagungarri gisa luntx ederra eskainiko dute. Parte hartu nahi dutenek aurretik jakinarazi behar dute. Apuntatzeko azken eguna maiatzaren 30a, osteguna, izanen da eta 10 euro ordaindu beharko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun