Leitza, Areso, Arano eta Goizuetako haur, guraso eta irakasleak eskola arteko topaketan bildu dira

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 09:30

Jai giroan elkartzeko, ongi pasatzeko, herria ezagutzeko, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak lantzeko, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako haur, guraso eta eskolen arteko topaketa ospatu zuten larunbatean Goizuetan.

Trikitilariek girotutako kalejirarekin hasi zuten eguna eta jokoak eta tailerrak izan zituzten goizean. Ondotik, bazkaltzeko bildu ziren eta segidan, Aralar musika eskolako ikasleen eskutik, dantzarako tartea izan zuten. Arratsaldean, berriz ere, joko eta tailerrez gozatu ahal izan zuten eta txokolatea eta bizkotxoa hartuta, topaketa agurtzeko abestia jarri zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun