Binakako pilota txapelketa azkarra maiatzaren 25ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 23a, 12:00

Jon eta Aitor Apezetxeak irabazi zuten joan den urtean.

Larunbatean, maiatzaren 25ean, Umore Onak antolatuta, pilota gozoarekin jokatuko den binakako txapelketa azkarraren V. edizioa izanen dute Goizuetan. 16:30ean hasiko da txapelketa.

Parte-hartzaileek egunean bertan eman behako dute izena eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko dituzte. Txapelketan herritarrek ez ezik, herritar ez direnek ere parte har dezakete eta irabazleek sari «mamitsuak» jasoko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun