Ajangizko VII. Esku Pilota Txapelketa irabazi du Iker Salaberria goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 21a, 10:35

Lehen mailako afizionatuen txapelketako txapela janzteaz gain, finaleko pilotari onenaren saria jaso du Goizuetako pilotariak.

Joan den igandean, Ajangizko (Bizkaia) VII. Esku Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten eta lehen mailako afizionatuetan, Iker Salaberria goizuetarra hantxe aritu zen, Corteseko (Nafarroa) Cuairanekin bikotea osatuz. 22-11 irabazi zieten Lerena eta Gartziari. Txapela janzteaz gain, finaleko pilotari onena izendatu zuten Salaberria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun