Eskola arteko topaketaren XX. edizioa maiatzaren 25ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 17a, 09:30
Egun osoko egitaraua antolatu dute. Argazkia: artxibokoa.

Bazkarira joan ahal izateko txartelak Estankon paratu dituzte salgai eta gaur da eskuratu ahal izateko azken eguna

Urtero bezala, aurten ere, Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako haur, guraso eta eskolen arteko topaketa eginen dute. Aurten XX. edizioa izanen da eta maiatzaren 25ean dute hitzordua Goizuetan. Egitarau ederra antolatu dute guztien gozamenerako. Eguerdian indarrak berrartzeko bazkaria izanen dute. 

Bazkarira joan nahi dutenek txartelak salgai dituzte (bost eurotan) Estankon, ostiralera arte. Mahai-inguruan 14:00etan bilduko dira eta paella, edaria eta pastak eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun