Ingurumena zaintzea izanen da EHME mendi erronkaren beste erronka edizio honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 16a, 19:00

Larunbatean erabiliko dituzten ontziak aurkeztu dituzte Leitzan.

Antolatzaileek eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean eginen dute, Hondakinen Prebentziorako Bulegoaren eta Mendialdea eta Goi Araxesko Mankonunitateen bitartez

Larunbatean Leitzan abiatu eta Leitzan helmuga izanen duen EHME Euskal Herria Mendi Erronkak, kirol erronkaz gain beste erronka bat izanen du aurten: ingurumena zaintzearena. Antolatzaileek bat egin dute ekimen Nafarroako Gobernuarekin, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularraren Bultzadarako Bulegoaren eta Mendialdea eta Goi Araxesko Mankomunitateen bidez eta Nafarroako Gobernuak gauzatu nahi duen Ekitaldi eta hondakinen Araudia idazterakoan oinarri izanen diren erreferentziako esperientzietako bat izan izanen da.

Lehendik ere ingurumena zaintzeko lana egin dute EHMEko antolatzaileek eta egun horretan laguntzen duten 400 boluntarioek. Aurten, lan hori indartuko dute eta herri bazkarian iturriko ura edateko bi ostatu jarriko dituzte herri-bazkarian eta Lekunberriko anoa-eremuan. Hondakinak murrizteko, ura eta edari isotonikoak banatzeko 30 eta 50 litroko ontziak izanen dituzte, bazkariko ontziak konpostagarriak izanen dira eta parte-hartzaileei ematen zaien poltsa berrerabilgarria. Honela, plastikozko 8.500 botilatxo eta janarirako erabilera bakarreko 1.000 ontzi gutxiago erabiltzea espero dut, besteak beste.

Beste neurriak ere hartuko dituzte: mantelak eta eskuzapiak paper birziklatuarekin eginak izanen dira eta basoak eta ontziteria berrerabilgarria. Janari-kopurua ere egokitu eginen da soberakinik ez izateko eta erabiltzen ez dena eman eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun