Maiatzaren 21ean mendi-irteera Leitzan eginen dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 17a, 07:30

Arkupeak elkarteko mendizaleak, apirilean Etxalarren egin zuten ateraldian.

Asteartean 08.30ean gelditu dira plazan

Joan den apirilaren 16an Etxalarren egindako mendi-itzuli ederraren ondotik, hurrengo mendi-hitzordua adosteko tarte bat hartu zuten Arkupeak elkarteko mendi taldeko mendizaleek. Bortzirietatik Leitzaldera pasa zuten lekukoa eta maiatzaren 21ean, datorren asteartean, zehaztu dute eguna. Aldi honetan mendizaleak Leitzan bilduko dira. Kaskantak antolatutako itzulia egin nahi dutenak herriko plazatik abiatuko dira. 08:30 inguruan zehaztu dute hitzordua. Hurrengo itzulien berri eguna hurbildu ahala emanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun