Anikote elkarteak ekainerako eta uztailerako kirol-eskaintza prest du dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 20:00

Astelehenetik ostegunera bitarte eskainiko dira saioak.

Udan ere gerriak mugitzeko aitzakiarik ez da faltako Leitzan. Anikote Kirol Elkartearen eskutik, total training, ciclo-tonik, luzaketak dinamikoak, tonifikazioa zein ur eta lur jarduerak eskainiko dira ekainean eta uztailean kiroldegian. Astelehenetik ostegunera izanen dira.

Izen-ematea astelehenean zabalduko da: maiatzaren 20an eta 21ean bazkideentzat, 22an eta 23an neguko ikastaroetan parte hartu dutenentzat eta maiatzaren 24an eta 25ean bazkide ez direnentzat. Ikastaroren batean guztiendako tokirik egonen ez balitz, izen-emateko lehentasun ordenaren arabera zozketa eginen da: bazkideak, neguko parte-hartzaileak eta kiroldegiko bazkide ez direnen artean. Prezioei eta ordutegiei buruzko informazio zehatza nahi dutenek hemen eskura dezakete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun