'Haur bat izan behar dugu. Eta orain...?' hitzaldia asteartean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 18a, 12:30
Besteak beste, haurraren beharrak eta zainketa izanen dute hizpide.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, 'Haur bat izan behar dugu. Eta orain...?' hitzaldia izanen dute asteartean, maiatzaren 21ean, 11:00etan, Leitzako udaletxeko lehendabiziko solairuan.

Gurasotasunaren alde izkutuak, haurraren beharrak eta zainketa eta familiako aldaketak ezagutzearekin batera, eskubideez, laguntzez eta tramiteez hitz egunen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun