Goizuetatik Artikutzarako sarbidea egokitu du Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 14a, 07:00
NA-4150 errepidean Artikutzarako bidea adierazteko seinaleak jarri dituzte.

Artikutza Goizuetako baliabide natural aberatsa denez, baliabide turistiko bezala baliatzeko, Goizuetako Udalak sarrera egokia egin nahi izan du. Zabortegia zegoen tokitik hasita, 900 metro inguru asfaltatu du herritik Artikutzara doan bidea. Horrez gain, Leitza-Goizueta-Hernaniko NA-4150 errepidean Artikutzarako bidea adierazteko seinaleak jarri ditu.

Guztira 104.333,33 euroko gastua duen lana izan da, baina Nafarroako Gobernuari eta Landa Garapenerako Programa Europarrari esker, Nafarroako Landa Garapenerako programatik 50.000 euroko laguntza jaso du. Horrela bada, Udalak 54.333,33 euroko inbertsioa eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun