Leitzako Amazabal institutuko ikasleek Elhuyarren Zientzia Azokan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 20:00
Amazabal institutuko ikasleak, Elhuyarrek larunbatean Bilbon antolatu zuen azokan.

Lau taldek ikasturte osoan egin duten lanari bukaera emateko Bilbon izan ziren maiatzaren 11n

 

Leitzako Amazabal Institutuko lau taldek Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenean parte hartu dute. Urte osoan zehar ikerketa-proiektu bat garatu dute, Euskal Herriko ikerketa-gune eta unibertsitateetako ikerlarien laguntzarekin, eta Ainhoa Illarramendi irakasleak zuzenduta. Hala, tabakoaren eta asmaren eragina biriketan; antibiotikoen eraginkortasuna; bakterio desberdinetan desinfektatzaileen eragina; eta herri desberdinetako iturburuen uraren kalitatea aztertu dituzte. Urte osoko lanari bukaera emateko, Bilbon izan ziren joan zen larunbatean, maiatzaren 11n, euren proiektuak aurkezten, Euskal Herriko beste 90 talderekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun