GRABNI txapelketan txapelak lortu dituzte Iker Salaberria eta Antton Apezetxea goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 10a, 20:00
Iker Salaberria eta Antton Apezetxea Goizuetarra, GRABNIko txapeldunak.

Eskuz binaka, Nafarroarekin txapeldun izan dira maila nagusian eta gazte mailan

Euskal Herri osoko eta Errioxako pilotariak bildu dituen GRABNI txapelketako finalak jokatu ziren joan den asteburuan, haiinbat modalitatetan. Nafarroa izan da nagusi esker horman, 12 txapel jantzi baititu eta 9 aldiz txapeldunorde izan da.Tartean, Iker Salaberria eta Antton Apezetxea goizuetarrek txapel bana lortu dute.

Beñat Apezetxea goizuetarrak, gazte mailako eskuz binakako finalean, De la Fuenterekin bikote eginez 22-8 irabazi zien Oiartzunen Errioxako Garcia eta Ibañezi.

Iker Salaberria goizuetarrak, eskuz binakako maila nagusian, Arbizurekin bikote geginez, 22-8 irabazi zien, Zubizarreta eta Elizegi gipuzkoarrei 

Bizkaiak 9 txapel lortu ditu (6 txapeldun orde), Gipuzkoak 8 (8 txapeldun orde), Arabak 2 (5 txapeldun orde), Iparraldek 2 (3 txapeldun orde) eta Errioxak txapel 1 eta 3 txapeldun orde.

Trinketean Iparraldek 7 txapel lortu ditu (5 aldiz txapeldun orde), Nafarroak 5 txapel (9 txapeldun orde), Gipuzkoak 3 (1), Bizkaiak 2 (2) eta Arabak eta Errioxak ez dute txapelik lortu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun