Urumea garbitzeko auzolana ekainaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 11a, 10:30
Urumea garbituko dute aranoarrek auzolanean. Argazkia: Ainhoa Ansa.

Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena.

Gozatu, zaindu, elkarbanatu! lelopean, Urumea garbitzeko auzolana antolatu dute. Ekainaren 1ean Abañon bilduko dira, 10:00etan. Beharrezko materiala antolakuntzak jarriko du eta beraz, parte-hartzaileek «oinetako erosoak» baino ez dituzte beharko. Ondotik, Aranon bazkalduko dute (etxean eramandakoa). Denentzako postrea han bertan eskainiko dute.

Auzolanean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 30era arte eman dezakete izena. Horretarako, jalkikulturelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izena eta nortasun agiri zenbakia adieraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun