Lan-taldeak osatzen ez badira arkume-jaterik ez dute eginen Aranoko festetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 9a, 18:09
Igandean erabakiko dute arkume-jatea egin edo ez.

Lanerako borondatea dutenek igandera arte kontsejuko arbelean eman dezakete izena.

Joan den larunbatean, maiatzaren 4an, festak antolatzeko bigarren bilera egin zuten Aranon. Bileran erabaki zehatzik hartu ez bazen ere, arkume-jatea antolatzeko jende eskasiaz hitz egin zuten. Lanerako jendea apuntatu ezean, ez dela eginen hitzartu zuten.

Horrelakorik ez gertatzeko, lan taldean izena emateko deia egin dute. Txandak banatu dituzte eta honakoak dira egin ahal izateko bete beharko liratekenak: erosketak egiteko bi lagun, sukaldatzeko bederatzi, zerbitzatzeko zortzi eta garbitzeko lau.

Maiatzaren 12a, igandea, izanen dute izena emateko azken eguna eta hurrengo bilkura egun horretan bertan eginen dute. Hala, egun horretan arkume-jatea egin edo ez erabakiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun