Nekazarien eguna antolatu du maiatzaren 15erako Bertatik Bertarak Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 9a, 18:00
Nekazarien Eguna ospatuko dute maiatzaren 15ean Leitzan.

Larunbatean bukatuko da Torrean eginen duten bazkarirako txartelak hartzeko epea

Maiatzaren 15ean, San Isidro eguna dela eta, Nekazarien Eguna antolatu du Bertatik Bertara dinamikak Leitzan, Udalaren laguntzarekin. Datorren asteazkenean 11:30ean mahai-ingurua  eginen dute Atekabeltz herrigunean, Nola duindu baserritarraren lana goi-buruarekin. Panpi Saint Marie (ELB), Mirian Otxotorena (Etxalde) eta Imanol Karrera (LAB) gonbidatu dituzte gaiari buruz hitz egiteko. Ondoren 14:00etan bazkaria  eginen dute Torrea Tabernan. Izena emateko epea maiatzaren 11n bukatuko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun