Txinoko festetako bazkarian 150 lagun inguru bildu dira

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 7a, 12:00

Txino auzoko ostatuko langile diren Eduardo, Kali eta beraien alaba Mariak bota zuten festei hasiera eman zien txupinazoa. Ondotik, Agin Laburu eta Iñaki Zubeldiaren bertso-saioaz gozatu zuten. Ostirala borobiltzeko mus txapelketa jokatu zuten. Agustin Narbarte eta Fermin Narbarte izan ziren irabazle; eta Eustakio Zubieta eta Martin Arratibel bigarren.

Larunbat eguerdian herritarren arteko desafioa jokatu zuten eta ondotik, 150 lagun mahai-inguruan bildu ziren, bazkaltzeko. Ordu ttikiak arte festa giro ederra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun