Zaharberritutako Iberoko dorrea bisitatu dute Leitza eta Goizuetako udal ordezkariek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 20:00

Duela hilabete eta erdi bukatu zituzten Iberoko dorrearen zaharberritze lanak. Orduan, Nafarroako Gobernuko ordezkariak izan zituzten bisitan. Larunbat honetan, Leitzako eta Goizuetako udal ordezkariak izan ziren Erdi Aroko eraikina nola gelditu den ikusten. Gaur egungo eta maiatzaren 26ko hauteskundeen ondotik udaletxeetan lanean ariko direnak hurbildu ziren,  aurrera begira nondik jo, inguruak garbitu, etorkizuna nola antolatu eta horrelakoak ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun