Maiatzarekin batera ekitaldiz betea heldu da Leitzako Kultur Aroa

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 19:00
Galesko Parti Cut Lloi gizonezkoen abesbatzak emanaldia eskainiko du Leitzako elizan, ostiralean 20:00etan.

42. edizioa beteko du aurten ALKEk antolatutako egitarauak eta ostiralean Galesko Parti Cut Lloi abesbatzak kantatuko du elizan

Maiatzaren 8an hasi eta ekainera bitarte kulturaz gozatzeko hamaika hitzordu izanen dira herrian.  Hitzaldiak, tailerrak, bideo-emanaldiak, kontzertuak... antolatu dituzte ALKEkoek 42. ediziorako eta urteroko moduan artisau-azoka eta Sagardo Eguna ere ez dira faltako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun