Parte-hartze handia izan dute Leitzan Kirol Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 14:00

Goizean kiroldegian eta arratsaldean frontoian bildu ziren.

Larunbatean, maiatzaren 4an, Kirol Eguna izan zuten Leitzan. Bai goizeko baita arratsaldeko kirol jardueretan parte-hartze handia izan zuten. Eguna areto futbolean jokatuz hasi zuten eta hankak berotu zituztelarik, eskuen txanda izan zen. Eskubaloi saioaren ondotik, erakustaldiak izan zituzten: herri-kirolak, atletismoa, karatea, dantzak... izan zituzten gozagarri.

Arratsaldean pilota partidak eta patinajea ikusi ondotik, bertzelako jarduerez gozatzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun