Urrezko Aizkolariak txapelketako saioa izanen du Jon Rekondok maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 19:00

Hurrengo kanporaketarako txartel baten bila lehiatuko da Jon Rekondo larunbat arratsaldean Getarian.

Getarian (Gipuzkoa) larunbatean 18:30ean hasita

Getarian (Gipuzkoa) Antxua Eguna-Arrantzale Eguna ospatuko dute maiatzaren 4an. Ospakizunen baitan, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatuko dute larunbat arratsaldeko 6:30ean frontoi zaharrean. Jon Rekondo izanen da aizkolari bakarra.

Jon Rekondorekin batera, Mutrikuko Ugaitz Mugertza II.a eta Lezaungo Juan Jose Lopez Azpilikueta ariko dira, hurrengo kanporaketarako bi txarteletako baten bila. 45 ontzako enbor bat kolpeka, 45 ontzako enbor bat erlojuaren kontra, 45 ontzako enborra zutik, 45 ontzako enborra abiaduran eta azken proban, 4 kanaerdiko moztu beharko dituzte.

Jaialdia bukatzeko, harri-jasotze eta Iparraldeko jokoen erakustaldia izanen dute Getarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun