Ostiralean, 20:00etan Iñaki Zelaia eta Agin Laburu bertsolariek Saioa eskainiko dute Zubi Ondo tabernan eta segidan, 22:30 aldera mus txapelketa jokatuko dute.
Larunbatean berriz, eguna kirola eginez hasteko proposamena egin dute. 11:00etatik aurrera haur eta gaztetxoen krosa izanen baita. 12:00etan txupinazoa bota eta dragoia dantzaraziko dute, trikitilariek alaituta. 12:30ean herri kirol desafioa eskainiko dute eta 14:3ean goiko frontoian bilduko dira bazkaltzeko. 18:00etatik Aurrera Bixenterekin dantzan aritzeko aukera izanen dute Yandeneko gorapean. Zubi ondoko tabernaz gain, Bajerako txozna ere irekita egonen da larunbatean eta festa goizaldera arte luzatuko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!