Euskara praktikatzen Goizuetako familietan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 30a, 19:00

Lauro ikastolako ikasleak, Goizuetan harrera egin dieten familiekin.

Lauro ikastolako gaztetxoak Goizuetako familietan izan dira aste betez euskara praktikatzen. UEMAk bultzatutako ekimena izan da eta helburua, Lauro ikastolako gaztetxoak udalerri euskaldunetako familietan euskara praktikatzea da. Egonaldia Pazko astean izan da, aste bat, eta Goizuetako bi familiatan egon dira ikastolako hiru neska. Guztien esanetan, esperientzia ederra izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun