Elikadura osasuntsuari buruzko solasaldia ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 06:30
Alkateak, haur eskolako zuzendariak eta pediatrak parte hartuko dute.

Erleta eskolako jantokian bilduko dira, 17:00etan

LeitzEkok antolatuta heldu den ostegunean, maiatzaren 2an, Elikadura osasuntsuan heztea gure ardura hitzaldia izanen dute Erleta eskolako jangelan. Mikel Zabaleta alkateak, Edurne Lekunberri Donibane haur eskolako zuzendariak eta Amaia Sagastibeltza pediatrak parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun