Antton Apezetxea goizuetarra txapeldun Espainiako federazio artekoan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 14:00
Antton Apezetxea goizuetarra eta Igoa, Espainiako federazio arteko pilota txapelketan txapeldun.

Igoarekin batera Errioxako bikoteari irabazi zion igandean Logroñon 

Goizuetako Umore Onako Antton Apezetxea pilotariak beste garaipen bat lortu du, oraingoan eskuz binakako Espainiako federazio arteko txapelketan. Gazte mailan, Nafarroa ordezkatuz, Iosu Igoarekin batera aritu zen Errioxako Fernandez eta Garciaren kontra jokatu zuen igandean finala Logroñon. Aurreneko seta 10-2 eta bigarrena 10-8 irabaziz lortu zuten txapela. 

Pala motzean ere Nafarroako bikotea suertatu zen txapeldun: Esparza eta Amatriain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun