Aitor Mimenza bizkaitarrak hirugarren aldiz irabazi du Leitzako Herri Krosa

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 12:00
Denera 400 bat korrikalarik parte hartu zuten larunbatean Leitzako 41. Herri Krosean. Argazkia: Nerea Mazkiaran

Emakumezkoen artean, Tolosako Laiane Arrospide nagusitu zen 9 kilometroko lasterketan

Leitzako 41. Herri krosa burutu zen apirilaren 13an. 9 kilometroko ibilbide luzean, hirugarren aldiz, Elorrioko Aitor Mimenza izan zen bizkorrena (32:17) eta emakumezkoetan, berriz, Tolosako Laiane Arrospide (42:02). 4,5 kilometroko ibilbide laburragoan Leitzako Beñat Saralegi (18:10) eta Zizur Nagusiko Marta Muñoz izan ziren bizkorrenak.

Denera 400 bat korrikalarik parte hartu zuten larunbatean Aurrerak antolatutako lasterketan. 230 korrikalari ttiki, gazte mailako 80 eta senior mailako 98 (51 ibilbide luzean eta 47 laburrean).

Ibilbide luzean, Aitor Mimenzaren atzetik Villabonako Eneko Garinek (34:14) eta Tolosako Jon Ander Caberok (34:17)  osatu zuten podiuma. Eneko Aizagirre izan zen leitzarrik bizkorrena, bosgarren postuan (35:50). Emakumezkoetan, Laiana Arrospideren ondotik, Barañaingo Ane Castillok (47:05) eta Iruñeko Alaitz Blancok (47:14) osatu zuten podiuma. Amaiur Alkain izan zen leitzarrik bizkorrena, laugarren postuan (48:44).

Ibilbide laburrean, Beñat Saralegiren ondotik, Tolosako Andoni Matxainek (18:37) eta Leitzako Fernando Irazokik (18:57) osatu zuten podiuma. Emakumezkoetan, Marta Muñoz eta gero, Aretxabaletako Ainara Urrutia (21:37) eta Lekunberriko Olatz Gonzalez (21:43) sailkatu ziren. Leire Erbiti izan zen lehenbiziko leitzarra, laugarren postuan (21:52).

 

SAILKAPENAK

9 KM LASTERKETA

Gizonezkoak

1. Aitor Mimenza (Elorrio), 32:17

2. Eneko Garin (Villabona), 34:14

3. Jon Ander Cabero (Tolosa), 34:17

4. Xabier Satrustegi (Errazkin), 34:20

5. Eneko Aizagirre (Leitza), 35:50

6. Raul Audikana (Olazti), 36:08

7. Jon Zabaleta (Leitza), 36:55

8. Aitzol Fernandez (Donamaria), 36:57

9. Egoitz Carrion (Irurtzun), 37:00

10. Arkaitz Nieve (Leitza), 37:43

11. Mikel Altadill (Leitza), 38:22

13. Ion Ander Zabaleta (Leitza), 39:32

16. Txomin Belauntzaran (Areso), 40:38

 

Emakumezkoak

  1. Laiane Arrospide (Tolosa)
  2.  Ane Castillo (Barañain), 47:05
  3. Alaitz Blanco (Iruñea), 47:14
  4. Amaiur Alkain (Leitza), 48:44
  5. Uxune Tena (Andoain), 55:23
  6. Amaia Carrera (Errenteria), 55:23

 

4,5 KM LASTERKETA

Gizonezkoak

  1. Beñat Saralegi (Leitza), 18:10
  2. Andoni Matxain (Tolosa), 18:37
  3. Fernando Irazoki (Leitza), 18:57
  4. Bruno Pinto (Zumarraga), 19:09
  5. Gorka Bermejo (Leitza), 19:38
  6. Eneko Gorostiaga (Ezkurra), 19:43
  7. Iker Gomez (Leitza), 20:15
  8. Agustin Da Costa (Zumarraga), 22:38
  9. Jorge Da Costa (Arrasate), 22:48
  10. Antton Urkiola (Leitza), 23:26

 

Emakumezkoak

  1. Marta Muñoz (Zizur Nagusia), 19:43
  2. Ainara Urrutia (Aretxabaleta), 21:37
  3. Olatz Gonzalez (Lekunberri), 21:43
  4. Leire Erbiti (Leitza), 21:52
  5. Eguzkiñe Zabaleta (Leitza), 22:53
  6. Aitziber Zabaleta (Leitza), 24:16
  7. Arantza Mauleon (AldatzI, 24:46
  8. Ane Intxausti (Leitza), 25:23
  9. Ainara De Miguel (Urnieta), 26:29
  10. Maria Azpiroz (Leitza), 26:43
  11. Amaia Vicente (Leitza), 26:53

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun