Turismo, merkataritza eta beste zerbitzuen arloetarako frantses ikastaroetan izena emateko epea luzatu du Plazaolak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 12a, 14:00
Leitzako udaletxean eskainiko dute ikastaroa eta bertan ere eman daiteke izena.

Apirilaren 16ra arte eman daiteke izena

Nafar Lansarearen, Plazaola Partzuergo Turistikoaren eta Cederna Garalurren arteko elkarlanaren emaitza, Lekunberrin eta Leitzan bost ikastaro interesgarri eskainiko dira. Horietako batean, turismo, merkataritza eta beste zerbitzuentzako oinarrizko frantses ikastaroan, izena emateko apirilaren 16ra bitarte luzatu dute.

Inskripzioak Plazaola Partzuergo Turistikoaren bitartez bideratuko dira. Plazaolaren egoitzan bertan egin daiteke (Lekunberriko Turismo Bulegoa), Leitzako Udaletxean edo www.plazaola.org web orrialdean (bertan, “berriak” arloan, izena emateko formulario bat dago).

 

FRANTSESA

- Egunak: astelehen eta asteazkenetan - maiatzak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29; ekainak, 3 eta 5.

- Ordua: 10:00-12:00 (2 ordu eguneko). Guztira 20 ordu

- Tokia Leitzako udaletxeko gelak

- Irakaslea: Frances Oui SL

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun