Gobernuak Plazaolako biltokia zaharberrituko du bizikletak alokatzeko eta konpontzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 14a, 11:00
Bizikletak alokatzeko eta konpontzeko gunea eginen du.

Lanek 129.756 euroko aurrekontua dute.

Nafarroako Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak Plazaolako biltegia zaharberritzeko lanak esleitu ditu. Apezetxea Anaiak enpresari eman dio 129.756, 93 euroko (gehi BEZa) aurrekontua duten zaharberritze-lanen ardura.

Eraikinaren beheko solairuan, 147,60 metro koadroko gunean, bizikleten biltegia, tailerra eta komun publikoak egitea erabaki dute. Leitzako Udalak proiektua diruz lagunduko du, 30.000 euro emanen ditu sareen kanalizaziorako.

Proiektua Leitzako alkateak, Mikel Zabaletak, joan den maiatzean aurkeztu zuten, Bide Berdeen egunean. Zabaleta gune horretan bizikleten alokairua jartzeko aukeraz mintzatu zen, oraindik kudeaketa-era zehaztu gabe zegoela gaineratuz.

Honekin, joan den urtean bizikletaren erabilera sustatzeko garatu zuten proiektua Ederbidea proiektua borobiltzea lortu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun