Aranoko festen harira, lehendabiziko bilera egin dute

Ohiana Calparsoro 2019ko api. 12a, 06:15

Hurrengo bilkuran egitaraua zehazteari ekinen diote.

Maiatzaren 4an berriz bilduko dira egitaraua zehazten hasteko.

Uztailaren 25etik 28ra ospatuko dituzte Aranoko festak aurten. Herritarrak festak aurrera eramateko antolatze-lanekin hasiak dira dagoeneko. Apirilaren 11n, ostegunean, bildu ziren eta joan den urteetako egitarauak oinarri hartuta, ardura batzuk banatu zituzten. Bestalde, erabaki batzuk eztabaidatzeke utzi zituzten.

Besteak beste, haurren eguneko ekitaldi nagusiari dagokionez, hainbat proposamen jaso zituzten: animaliak, zirkoa, ur festa... Musikan Jazpana orkestriña eta Errebal izan ziren aipatutakoak. Azken hitza zehaztu gabe dagoenez, jai batzordekoek «hurrengo bilkurara joateko edo batzordeko kideei jakinarazteko» deia luzatu nahi izan dute.

«Arkume-jatea kolokan dago, jendea behar baita. Maiatzaren 4an erabakiko da egin edo ez egin»

Maiatzaren 4an bilera

Hurrengo bilera maiatzaren 4an, larunbatean, izanen da eta bertan, besteak beste, arkume-jatea aurrera aterako den edo ez adostuko dute. Antolakuntzan dabiltzatenek «jende eskasia tarteko, kolokan dagoen ekintza» dela argitu dute. Hori erabakia delarik, egitaraua zehazteari ekinen diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun