11:00etan zehaztu dute hitzordua, herriko plazan. Aurretik, 10:30ean, irekiko dute izen-ematea. Euskararen aldeko ekarpenak egiteko parada izanen dute bertaratzen direnek (lekukoa bost eurotan salduko da eta borondatea eskertuko da).
Igandean, Gasteizera
Apirilaren 14rako, iganderako, ateraldia ere antolatu dute. Korrikaren bukaera ekitaldira joateko autobusa 09:00etan abiatuko da Goizuetako plazatik eta 19:00etan itzuliko da. Amaia kafetegian eman daiteke izena 10 eurotan eta gutxienez 15 lagun bildu beharko dira.