'Errementari' filma ikusgai izanen da igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 06:30

Goizuetako Udalak, Kultur Taldeak eta Euskara Zerbitzuak antolatuta, 16 urtetik gorakoentzat Paul Urkijoren Errementari filma eskainiko dute igande honetan Ganbaran.

18:30ean hasiko da emanaldia eta hauxe da filmaren sinopsia: 10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun