21. Korrika

Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 11:30

Jendetza mugiarazi zuen apirilaren 8an Korrikak Leitzaldean. 17:40 aldera, Basakabin hartu zuten lekukoa Leitzako Aurrera eta Alke elkarteko kideek  eta maldan behera, herrigunera arteko bidea osatu zuten Kaxkabeltzako ordezkariek, Sarrioko langileek, Zirate kuadrillakoek eta ikastetxeetako haur eta gaztetxoak. Atekabeltzeko ordezkarien eskuetan sartu zen lekukoa herrigunera eta harrera beroa egin zioten Korrikari herritarrek. Leitzako Udaleko ordezkarien txanda izan zen gero eta  Mikel Zabaleta alkateak pasa zien lekukoa Uitziko gainerako bidean esperoan zeuden aresoarrei. Aresoko haurrek, eragileek eta Udaleko ordezkariek ere bi kilometro egin zituzten korrika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun