Txapelak
16 urte arteko txistularien artean, iazko garaipena errepikatuz, Leire Retegi Fernandez leitzarra suertatu zen garaile. Bigarren postuan, azpeitiar bat kokatu zen: Janitz Sorazu Agirre azpeitiarra eta hirugarren berriz, Unax Rodriguez Unagoitia zornotzarra izan zen. Hiru txistulariok 16 urte dituzte.
12 urte arteko kategorian txapeldun Manex Iturrieta Urkiza 11 urteko durangarra izan zen. Bigarren berriz, 12 urteko Imanol Liendro Bosque bilbotarra eta hirugarren, 12 urteko Amaia Ruiz Zorrozua, hau ere bizkaiko hiriburukoa.
Taldeei dagokionez, Hernaniko Txiliba taldeko musikari gazteek lortu zuten txapela. Ondotik sailkatu ziren, Iruñeko Ahizpatadantza taldeko neskak eta Azpetiako Antxieta txistu banda. Berako Arnas Estuka taldeak ere parte hartu zuen.
Epaimahai lanetan Haritz Ezeiza, Maite Sagastibeltza eta Peio Irigoien txistulariak aritu ziren. Antolakuntzan Leokadisti eta Goizetik Hernaniko Txistu taldeak aritu ziren EHTE Euskal Herriko Txistularien Elkartearen laguntzaz. Azkenik, aurkezle lanak Leire Goñi hernaniarrak bete zituen.