Asier Pellejero ariko da Urrezko Banakako aizkora txapelketako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 18:00

Asier Pellejero ariko da igande eguerdian Arribe-Atallun.

Martxoaren 31n Arribe-Atallun ariko da, 12:00etatik aitzinera

Hamabi aizkolari lehiatuko dira martxoaren 31n, igande eguerdiko 12:00etan hasita Arribe-Atallun (Araitz) jokatuko den Urrezko banakako aizkolari txapelketako laugarren jardunaldian, hurrengo kanporaketarako sailkatzeko bi txartelen bila, Urrezko mailan. Aresoko Asier Pellejero izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Aresoko aizkolariarekin batera, Jokin Alkizalete (Asteasu-Gipuzkoa), Julen Aranberri Elorriaga II.a (Zumarraga-Gipuzkoa), Manuel Fraile (Valsain-Segovia), David Naredo (Sariego-Asturias), Luis Polanco (Otxandio-Bizkaia), Juan Rodriguez I.a (El Espinar-Segovia), Jon Rodriguez II.a (El Espinar-Segovia), Eneko Saralegi (Errazkin-Nafarroa), Ibai Soroa (Arribe/atallu-Nafarroa), Suharri Rodriguez (Hernani-Gipuzkoa) eta Ioritz Gisasola Zelai IV.a (Mallabia-Bizkaia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun