'Erradikalak gara' ikuskizuna Leitzan martxoaren 31n

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 07:15
Feminismoa ardatz hartuta bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen antzezlana da.

Atekabeltz gaztetxean 19:00etan

Beatriz Egizabal eta Ane Labakak Erradikalak gara lana taularatuko dute martxoaren 31n Atekabeltz gaztetxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak bost eurotan jarriko dituzte salgai. Feminismoa ardatz hartuta bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen antzezlana da;  egungo gizartearen kontraesanak agerian uzten dituen emanaldia. Umoretik abiatuta, ikusleen sentimenduak ukitu nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun