21. Korrika

'Txillardegiren klika' dokumentala ikusgai izanen da Leitzan ostegunean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 18:00

Txillardegiri egindako elkarrizketa pertsonalak dira dokumentalaren haria.

Leitzako batzar aretoan emanen dute 19:00etatik aurrera

Dokumentalak Korrikaren "Klika" leloarekin bat egiten du, Txillardegik berak euskara ikasten hasteko klika noiz sentitu zuen baita elkarrizketa nagusiaren abiapuntua.

21. Korrikarako egindako dokumentala da. 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho Txillardegiren Klika filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak, besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik Euskadiko Filmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dio egileak: «desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioak ere topatu ditugu tartean».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun