Urrezko aizkolari gazteen saioa jokatuko da martxoaren 24an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 19:00

Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra igandean Leitzan.

Igande eguerdian Amazabal pilotalekuan, Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra

Gazte mailako Urrezko Banakako Aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 24an, igande eguerdiko 12etatik aurrera Leitzako Amazabal pilotalekuan. Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

23 urtez beherako kategorian, Etxeberiarekin batera Julen Larrea III.a (Barakaldo), Oier Kañamares (Arostegi), Suharri Rodriguez (Hernani) eta Ioritz Gisasola IV.a (Mallabia) lehiatuko dira.

19 urtez beherakoetan, berriz, Aritz Aspiazu Arria VI.a (Errezil), Diego Benito (Valsain-Segovia), Hodei Ezpeleta (Berango), Xuban Kañamares V.a (Arostegi) eta Unai Zabala (Leaburu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun