Bi sutek 17 hektarea gehiago erre dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 06:25
Goizuetan 100 hektarea erre ziren otsail hondarreko eta martxo hasierako suteen eraginez. Argazkia: Garazi Loiarte.

Bi suteak hurbil eta martxo hasierako suteetatik urruti zeuden

Larunbat gauean, bi suteren ondorioz, 17 hektarea erre ziren Goizuetan. Suteak bata bestetik hurbil eta otsailaren 27an eta martxoaren 5ean piztutakoetatik urruti gertatu ziren.

Larrialdietan 20:30 inguruan jaso zuten deia, Artikutza inguruan, Arantzako mugan, sutea piztu zela adieraziz. Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta Oronozkoak bertaratu ziren. 01:30 inguruan sua itzaltzea lortu zuten. Jakinarazi dutenez, sute horren ondorioz, 14,5 hektarea inguru erre ziren.

Suhiltzaileek sua itzaltzen ari ziren bitartean, kilometro bateko distantzian, Artikutza eta Zubieta artean, beste sute bat ikusi zuten. Agudo itzaltzea lortu zuten eta 2,5 hektarea inguru erre ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun