«Final txukuna egiteko prest ikusten dut neure burua»

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 16a, 12:45

Joanes Illarregi bertsotan.

Joanes ILLARREGI

«Orain arteko helburuak beteta» finalerako «prest» da Joanes Illarregi. Jakin badaki «beti ez dela nahi bezain erraza» baina «dagoeneko egin beharreko lana eginda dago» gaineratu du. 

Orain arte txapelketan egindako ibilbideaz zer esanen zenuke?
Emaitza aldetik oso positibotzat hartzen dut orain artekoa, jarritako helburu gehienak bete ditut. Sentsazio aldetik, gehiago gozatu nahiko nuke.
 
Finala ate joka duzue, nola ikusten duzu zure burua?
Prest ikusten naiz final txukun bat burutzeko, egin beharreko lana eginda dago. Baina egunean bertan, eta 14 bertsotan ateratzea lortzea ez da beti nahi bezain erraza izaten.
 
Nolakoa izan da finalerako prestaketa?
Aste okupatu samarrak izan ditut azken bi hauek, beraz, ez dut lantzeko behar adina tarte hartu. Baina lehen esan gisan, lana aurretiaz egina dago.
 
Finaleko sailkapenaren aurreikuspena eginen duzu?
Saio polita joango dela zalantzarik ez daukat, baina izenik ez dut emango. Momenturako utziko dut lehiaren morbo hori (barrez). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun